Harburuen misterioa

Iraupena

2 orduko ekintza (7- 11 urte)

Lekua

Estibalizko Santutegia («Arabar Erromanikoa» Interpretazio Zentroa)

BESTE IDEIA BATZUK...

Lekua ezinhobea da tailerra eta gero santutegiko parkean jolasteko, edota ondoko bideetatik paseatzeko.

BISITA + TAILERRA

Txikienek mugituz ikasten dute. Hori kontuan hartuz, «Harburuen misterioa» bisita gidatua aurkezten dizuegu.

Goiz batean zehar, Arabako historiaren zati bat eta bere arte erromanikoa ezagutuko dituzte era dibertigarri eta entretenigarrian, edukietan parte hartuz.

Horretarako, material erakargarriak erabiliko ditugu. Gainera, tailerrean elizan ikusiko dituzten irudi batzuk sortuko dituzte (material malguan, erraz lehortzen dena). Hori guztia leku natural zabal, erakargarri eta seguru batean.

E-MAILez erreserbatzeko

TELEFONOZ ERRESERBATZEKO

660 766 383