ESTIBALIZKO SANTUTEGIA

Euskadiko erromanikoaren altxorra

Bisita gidatuak

Estibaliz historiaz beteriko gunea da, Euskadin tradizioa eta arte erromanikorik hoberena batzen diren lekua. Interpretazio zentrua sarreraren barne dago. .

  • Larunbatetan 17:30tan (Tarifa: 4€; Iraupena: Ordu bat eta 15min)
  • Ume eta familientzako bisita bereziei buruz galdetu!!

Interpretazio zentroaren ordutegia

  • Larunbatak 17:00tik 19:00tara (Tarifa: 2€)
  • Igandeak 11:00tik 13:30ra (sarrera doan)
  • Zentroari buruzko informazio gehiago hemen

E-MAILEZ ERRESERBATZEKO*

TELEFONOZ ERRESERBATZEKO*

*Aurretiko erreserba beharrezkoa da.
Vitoria-Gasteiztik 10 kilometrotara, muino baten goiko partean, gaur egun parke naturala bihurtu dena, Euskadiko altxor erromanikoa eraikia dago. XII. mendean eraikia, garai hartako eliza aparta mantentzen da, gaur egun santutegi bihurtu dena, Arabako zaindaria den Erdi Aroko Estibaliz amabirginaren eskulturarekin. Bere ate Speciosa dotoreari esker, landare eta giza dekorazioz beterikoa, bere hiru abside nagusiekin, bere zuburu bereziekin, ponte ederrarekin eta barruko maisutasunez eginiko eskulturaz osatutako kapiteleei esker, bisitariek iraganera bidaiatzeko aukera aparta dute. Horretaz gain, horren ondoan Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentru modernoa dugu. Bertan dauden datuekin gure lurraldearen estilo berezi honen bitxikeriak, aniztasuna, zabalera geografikoa eta ornamentuen aberastasuna ulertuko duzue. Araban eta Trebiñon daukagun erromanikoan barneratzeko hasiera punturik hoberena duzue hemen. Hori guztia, ingurunean dauzkagun basoetatik eta Lautadan dauden beste eliza erromaniko nagusietara heltzeko dauzkagun bideetatik eta basabideetatik paseo batekin osatu daiteke.

Sar zaitez Arabako gunerik zaharrenetariko eta berezienetariko baten misterioetan eta ezagutu Arabako erromanikoaren handitasuna gure gidarien eskutik!

Galería fotográfica