Bisita gidatua Erdi Aroko Vitoria-Gasteizen

E-MAILEZ ERRESERBATZEKO*

TELEFONOZ ERRESERBATZEKO*

*Taldeko tarifak kontsultatu.

Ibilbidea

Andra Mari Zuriaren Enparantza / San Miguel balkoia / Machete Enparantza /San Vicente Eliza / Montehermoso Jauregia /Escoriaza-Esquivel Jauregia / Santa María Katedralaren Enparantza / Burullerias Enparantza / Harresia / Doña Ochanda Dorrea /San Pedro Eliza

Ibilbide gidatuan zehar Vitoria-Gasteizko erdi aroko iragana gogora ekarriko dugu bere sorreratik, herri txiki bat zenetik, bere alde zaharra bukatu zen arte. Antzinako erregeak, Nafarroako Sancho VI.a, Gastelako Alfoso X.a edo Errege Katolikoak pasatu ziren kaleetatik pasatuko zarete eta pausuz pausu joango zarete hiriaren iragana ezagutzen. Denborak “Almendra Gotiko”ko eraikin enblematikoenetan utzitako aztarnak jarraitu eta hartu ezazu parte historian.

Ibilbide hau Andra Mari Zuriaren enparantzan hasten da, muino baten oinetan, antzinako Gasteiz herritxoa kokatzen zen lekuan, Sancho VI.ak Jakitunak, Nafarroako Erregeak, Vitoria hiria sortu zuen lekuan. San Miguel balkoian herritxoan zegoen lehenengo eliza eta eliza horren garrantzia erdi aroko hiriaren funtzionamendu politikorako ezagutuko dugu. Matxete Enparantza zeharkatu ondoren, eta San Vicente gaztelu zaharra ezagutu ondoren, alde zaharreko kalerik ederrenetariko batetik jarraituko dugu gure ibilbidea. Bertan, muinoaren goiko zahar partean XVI. mendean eraikitako errenazimenduko jauregiak ikusiko ditugu. Honela Santa Maria Katedralera helduko gara eta eliza-gotorleku honen bitxikeriak aipatuko ditugu. Burullerías Enparantzan Gasteizen hoberen kontserbatu diren eraikinik zaharrenetariko bi ezagutuko ditugu eta horren ondoren harresiaren esparruan sartuko gara, antzinako hiriaren babesak hobeto ezagutzeko. Bisita bukatzeko, Alfonso VIII.ak proiektatu zuen hiriaren gehikuntza ikuskatuko dugu eta Doña Ochanda Dorrean geldituko gara. San Pedro eliza gotiko izugarria aitzakitzat hartuta, Alfonos X.ak hirian utzitako aztarnak erakutsiko dizkizuegu.

Galería fotográfica

Hildakoen artean paseatzen

 BISITA GIDATUA VITORIA-GASTEIZEN

Taldeentzako bisita eta Zakatumba Jaialdian.

  • Tarifa: 7€; iraupena: ordu 1 eta erdi (derrigorrezko erreserba)

E-MAILez erreserbatzeko*

TELEFONOZ ERRESERBATZEKO*

*Taldeentzako tarifak kontsultatu

Vitoria-Gasteiz bizitzaz beteriko hiri bat da… baina heriotza edonon dago zain. Egunero zapaltzen ditugun baldosen azpitik antzinako hildakoak deskantzatzen ari dira, eta noizean behin, zulotzeko makina bat edo arkeologo baten pintzela dela eta, argira ateratzen dira; gure eliza ezagunenetan hildako ospetsuen – gure hiriaren historian eragina eduki zutenen- hilobiak kontserbatzen ditugu; oraindik ere, argi eta garbi ikusten diren lekuetan, pertsonai ahaztuen hilobi zaharrak ikus ditzakegu.
Mito zaharrak, milaka urteko hileta erritoak, elezaharrak, historia eta memoria elkartzen dira ibilbide honetan, hiriko hilerri zahar garrantzitsuenetatik. Bertan, berriro ere, Gasteizko bizidunek bere hildako zaharrak agurtuko dituzte.

PREZIOA 7€ / PAX

+ Info eta erreserbak: 660 766 383 edo contacto@alavamedieval.com