Vitoria-Gasteiz erdi aroan

BISITA GIDATUA

E-MAILEZ ERRESERBATZEKO*

TELEFONOZ ERRESERBATZEKO*

*Taldeentzako tarifak kontsultatu.

Ibilbidea

Andra Mari Zuriaren enparantza / San Migelen balkoia / Aihotz enparantza/San Bizente eliza / Oihaneder jauregia /Escoriaza-Esquivel jauregia / Santa Maria katedralaren enparantza / Burulleria enparantza / Harresia / Doña Ochanda dorrea /San Pedro eliza

Ibilbide gidatuan zehar Vitoria-Gasteizko Erdi Aroko iragana gogora ekarriko dugu bere sorreratik, herri txiki bat zenetik, bere alde zaharra bukatu zen arte. Antzinako erregeak, Nafarroako Sancho VI.a, Gaztelako Alfontso X.a edo Errege Katolikoak pasatu ziren kaleetatik pasatuko gara eta pausuz pausu ezagutuko dugu hiriaren iragana. Denborak Almendra Gotikoko eraikin enblematikoenetan utzitako aztarnak jarraituz, parte hartuko dugu hiriaren historian.

Bisita Andra Mari Zuriaren enparantzan hasten da, muino baten oinetan, antzinako Gasteiz herrixka kokatzen zen lekuan, Sancho VI.ak Jakitunak, Nafarroako Erregeak, Vitoria hiria sortu zuen lekuan. San Migelen balkoian herrixkan zegoen lehenengo eliza eta bere garrantzia Erdi Aroko hiriaren funtzionamendu politikorako ezagutuko dugu. Matxete enparantza eta San Bizente gaztelua ezagutu ondoren, alde zaharreko kalerik ederrenetariko batetik jarraituko dugu gure ibilbidea. Bertan, muinoaren goiko partean XVI. mendean eraikitako errenazimenduko jauregiak ikusiko ditugu. Honela Santa Maria katedralera helduko gara eta eliza-gotorleku honen bitxikeriak aipatuko ditugu. Burulleria enparantzan Gasteizen hobeto kontserbatutako bi eraikin ezagutuko ditugu eta, ondoren, harresiaren esparruan sartuko gara, antzinako hiriaren babesak hobeto ezagutzeko. Bisita bukatzeko, Alfontso VIII.ak proiektatu zuen hiriaren gehikuntza ikuskatuko dugu eta Doña Ochanda dorrean geldituko gara. San Pedro eliza gotiko izugarria aitzakitzat hartuta, Alfontso X.ak hirian utzitako aztarnak erakutsiko dizkizuegu.

Ibilbidearen irudiak