Bisita gidatua Agurain/Salvatierran
Igandeak
PARTIKULARRENTZAKO BISITAK
- 13:00 Bisita gidatua Agurain/Salvatierran
Taldeentzako bisitak
Bisitak era pertsonalizatuago batean bisitatu nahi baduzue, ordutegi ezberdin batean, jar zaitezte gurekin kontaktuan :
E-MAILez erreserbatzeko
TELeFONOz erreserbatzeko
Agurain-Salvatierra, hiribildua, Araban historiaren izatea hoberen kontserbatu duenetariko bat da. XVI. mendean sute izugarri bat sufritu arren, bere Erdi Aroko egitura mantentzen da, harresien zati handi batekin eta bisitatzen diren tenpluekin batera: San Juan eta Andra Mariaren eliza gotikoak, eta San Martinen ermita erromanikoa, antzinako Agurain herriko arrasto bakarra dena. Bere kaleetatik paseatuz errenazimenduko jauregiak, antzinako judu-auzoa, eta olbeak (merkatuak egiteko arkupeak) ikusiko ditugu. Era honetan iraganeko eta egungo herria ezagutuko dugu, oraindik antzinako izaera dotorea mantentzen duena.
IBILBIDEA
- Udaletxea eta San Martín ermita erromanikoa.
- San Juan Enparantza eta eliza. Ingurabidearen bisita.
- Judu Auzoa.
- Erdi aroko harresiak eta eta alargunen etxea.
- Kale Nagusia.
- Santa María eliza. Ingurabidearen bisita.
Iraupena
Ordu 1 eta 30 min