ERDI AROKO HERRI ETA HIRIBILDUAK

Iraupena:

  • Ordu 1 eta 30 min.- 2 ordu (7-11 urte)
  • 4 ordu (12-16 urte)*

*4 orduko txangoan, hiribildu bat aurkeratu behar da (Agurain edo Gasteiz), eta margoen bidez, garai hartako momentua ulertzeko laguntzen duen Alaitzako eliza bisitatuko da (Alaiza ikusi).

Garraioa

Eskolaren ardura da. 4 orduko txangoaren kasuan autobusa beharrezkoa da goiz osoan zehar.

Lekuak

Vitoria-Gasteiz, Agurain-Salvatierra eta Alaitza.

Nola bihurtzen ziren herri txikiak hiribilduak?, nork erabakitzen zuen? nola hartzen zuen jendeak aldaketa hauek?, zer suposatzen zuen jendearentzat harresiaren barruan bizitzeak?, nola bizi ziren harresiaren barruan? eta kanpoan? zer suposatzen zuen lurralde honetako jendearentzat hiribilduak edukitzeak?

Informazio hau eta gehiago eskeiniko dizuegu, gure jatorriaren nondik norakoak ulertzeko. Aurkera bat baina gehiago duzue bisita antolatzeko, iraupenaren aldetik. Edukia adinaren arabera moldatzen da. Hartu zuena.

Agurain edo Gasteiz bisitatu dezakezue. Bietan alde zaharra bisitatzen dugu: harresiak, eraikin zaharrenak, haien lehenengo foruei buruz hitzegiten dugu, inguruko erregeekin edukitako harremanak, historian zehar bertako jendearen arteko istiluak eta gatazka garrantzitsu batzuk…

Ibilbidea erkargarriagoa izateko eta esperientzia sakonago bat edukitzeko, guk prestatutako tresna didaktiko bereziak ditugu adin ezberdinetara molda daitezkenak.

E-MAILez erreserbatzeko*

TELeFONOz erreserbatzeko*

*Taldeentzako erreserbak kontsultatzeko.