Arabako Lautadako margoak

Iraupena:

  • Ordu bat eta 30 min- 2 ordu (7-11 urte)
  • 4 ordu (12-16 urte)*

*Txango laburrean Gazeo eta Alaitza bisitatzen dira, luzean Añua eta Ayala ere bai.

Garraioa

Eskolaren ardura da eta txango osoan zehar beharrezkoa da.

Lekuak

Gazeo, Alaitza, Añua eta Ayala.

Gizakiok ez dugu beti idatzi edo irakurri, baina badirudi margotzea eta gure pentsaera eta sentimenak isladatzea beti saiatu garela nola edo ala. Araban baditugu ondo kontserbatu diren irudikapen saiakera mota ezberdin horien adibide oso interesgarriak. Margo horiei esker Erdi Aroa aztertzeko ibilbide bat proposatzen dizuegu eta margo mota horien garapenak nola pentsaeraren aldaketa errepresentatzen duen erakutsiko dizuegu.

Ibilbidea erakargarriagoa eta esperientzia sakonagoa izateko, tresna didaktiko propioak ditugu adin eta bisita ezberdinetara moldatu ditugunak.

E-MAILez erreserbatzeko*

TeleFONOz erreserbatzeko*

*Taldeentzako tarifak kontsultatzeko.