Eskolentzako txangoak
ERDI AROKO HERRI ETA HIRIBILDUAK

Vitoria-Gasteiz eta Agurain/Salvatierra
- Nola, non, zergatik sortu ziren hiribilduak?
- Aukeratu bat eta gure erdi aroko jatorria ezagutu bere kaleetan zehar.
- Bisita paregabea klaseko edukin teorikoak barneratzeko.
Iraupena: Ordu bat eta 30 min. (7-11 urte) / 3 ordu (12-16 urte)*
Eskoletako taldeak.* Txango luzean Alaitza bisitatzen da.
ERROMANIKOA ARABAKO LAUTADAN

Erromanikoko Interpretazio Zentroa, Estibalizko Santutegia, Ayalako ermita eta Arraraingo ermita.
- Zeintzuk dira erromanikoaren berezitasunak?.
- Ezagutu erromaniko arrasto gehien duen Euskadiko lurraldea.
- Bisita egokia arte eta historia lotzeko.
Iraupena: Ordu bat eta 30 min (7-11 urte)/ 3 ordu eta 30 min (12-16 urte)*
Eskoletako taldeak. * Txango laburrek Santutegia eta Interpretazio Zentroa dute barne..
ARABAKO LAUTADAKO MARGOAK

Gazeo, Alaitza, Añua eta Ayalako ermita.
- Bizi gaitezke gizakiok gure ingurua, pentsamenduak, balioak… irudikatu gabe?
- Gure arbasok ondare piktoriko zabala utzi ziguten.
- Ezagutu ezazu eta konekta zaitez antzinako mundu horrekin irudi eta kolorearen bidez.
Iraupena: Ordu bat eta 30 min (7- 11 urte) / 3 ordu eta 30min (12-16 urte)*
Eskoletako taldeak. *Txikiek eliza pare bat bisitatzen dute. Helduek lau.
HARBURUEN MISTERIOA

Estibalizko Santutegiaren bisita eta arte erromanikoko tailerra.
- Iragana ezagutu era ezberdin batean.
- Jolasak, arrastoak, erronkak eta misterioak.
- Tailerrean harburu bereziak birsortuko ditugu.
Iraupena: Ordu pare bat (1 bisita + 1 tailerra). Leku aproposa denbora librerako.
Eskoletako taldeak. Lehengo hezkuntzako umeentzat bakarrik (7-11 urte).