ERDI AROKO HIRIBILDUAK
Iraupena
- Ordu 1 eta 30 min/2 ordu (7-11 urte)
- 4 ordu (12-16 urte)*
*4 orduko txangoan, hiribildu bat aurkeratu behar da (Agurain edo Gasteiz), eta margoen bidez, garai hartako momentua ulertzeko laguntzen duen Alaitzako eliza bisitatuko da.
Garraioa
Eskolaren ardura da. 4 orduko txangoaren kasuan, autobusa beharrezkoa da goiz osoan zehar.
AUKERAK
Vitoria-Gasteiz, Agurain-Salvatierra eta Alaitza.
Nola bihurtu ziren herri txikiak hiribilduetan? Nork erabakitzen zituen horrelako aldaketak? Zer nolako esanahia zeukan harresi barruan bizitzeak? Nolako bizimoduak zeuzkaten harresiaren barruan eta kanpoan? Zertarako balio zuen hiribilduak eraikitzeak?
Bisitan zehar, galdera horiei erantzuteko aukera izango dugu gure jatorriaren nondik norakoak ulertzeko. Bisita bi eratan egin daiteke iraupenaren aldetik. Horrez gain, edukia adinaren arabera moldatuko da.
«Erdi Aroko hiribilduak» bisita gidatuan Agurain edo Gasteiz ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu. Bietan alde zaharretik joaten gara: harresiak edota eraikin zaharrenak azaltzen dira, haien lehenengo foruei buruz hitz egiten dugu, inguruko erregeekin edukitako harremanak eta historian zehar bertako jendearen arteko gatazka garrantzitsuenak azaltzen ditugu.
Ibilbidea erakargarriagoa izateko eta esperientzia sakonagoa edukitzeko, guk diseinatutako tresna didaktiko bereziak ditugu.
E-MAILez erreserbatzeko*
TELeFONOz erreserbatzeko*
660 766 383
*Taldeentzako erreserbak kontsultatzeko.