ERROMANIKOA ARABAKO LAUTADAN

Iraupena:

  • Ordu 1 eta 30 min- 2h (7-11 urte)
  • 4 ordu (12-16 urte)*

*4 orduko txangoan 3 eliza bisitatzen dira, bata bestearen gertu daudenak, baina garraioa behar da goiz osorako.

Garraioa

Eskolen ardura da.

Lekuak

Errromanikoaren Interpretazio Gunea, Estibalizko Santutegia, Ayalako ermita, Arraraingo ermita.

Antzin arotik Erdi arora, eta gaur egun ere, gure lurraldea bide garrantzitsuez zeharkatuta dago (Iter XXXIV bide erromatarra, Dona Jakue bideko bide Akitanoa…). Erromatarren Inperioa baino lehendik, kultur ezberdinek utzi dute beraien aztarna gure lurretan. Erdi Aroa heldu eta erromanikoa Europa osoan zehar zabaldu zen bere ikurrak gure lurreko hainbat eliza txikietan utziz.


Erromanikoari buruz hitzegiteak ez du bakarrik arte estilo aberats eta anitz bati buruz hitz egitea suposatzen, baizik eta bizimodu bati buruz eta mundua ulertzeko era bati buruz. Utzitako ikurrei ezker aro hori aztertu dezakegu gaur egun.
Bisita honek ikasleei, beste aro horrekin kontaktu hori eskaini nahi die, era dibertigarri eta dinamiko batean, artea aitzakitzat hartuta momentu historiko eta soziala ulertzeko.


Txikienei eskaintzen zaien bisita irudien analisian oinarritzen da. Helduagoei ordez edukin historiko gehiago ematen diegu, garaiko aro horretan sakondu ahal izateko. Bisita biak dinamikoak eta parte hartzekoak izateko pentsatuak daude, material bereziekin eginda.

E-MAILez erreserbatzeko*

TELeFONOz erreserbatzeko*

*Taldeentzeko tarifak kontsultatzeko.