Harburuen misterioa

Iraupena

2 orduko ekintza (7- 11 urte).

Lekua

Estibalizko Santutegia (Arabar Erromanikoko Interpretazio Zentroa)

Estrak

Lekua ezinhobea da tailer ondoren jolasean gelditzeko monastegi inguruan dagoen parkean, edo paseatzeko lekuan dauden bideetatik.

Goizeko txangoa (Bisita + Tailerra)

Txikienek mugituz ikasten dute. Beraien ikasteko ezaugarri hori kontutan hartuz pentsatu dugu txango hau. Goiz batean Arabako historiaren zati bat eta bere arte erromanikoa ezagutuko dituzte era dibertigarri eta entretenigarri batean, edukietan parte hartuz.

Horretarako bisitan erabiltzen diren material erakargarriak prestatu ditugu. Gainera, tailer batean elizan ikusiko dituzten irudi batzuk sortuko dituzte (material malgu batean, erraz lehortzen dena). Hori guztia leku natural zabal, erakargarri eta ziur batean umeentzako.

 

E-MAILez erreserbatzeko*

TELEFONOZ ERRESERBATZEKO*