Harburuen misterioa

Informazio orokorra

Iraupena: Ordu bat.

Talde minimoa: 10 pertsona

Lekua: Estibalizko Santutegia

Tarifa: taldeen araberakoa, kontsultatu!

Leku bat era askotan bisitatu daiteke, ikuspuntu ezberdinetatik, sentsazio anitzetaz disfrutatu… Umeek ez dute helduen pertsepzio bera, ez dute haien arreta detaile beretan jartzen, sentsazio ezberdinekin gozatzen dute, mugitzeko eta esperimentatzeko beharra dute.


EBisita hau haientzat pentsatuta dago, mugitzeko, deskubritzeko, imaginatzeko eta historiaz beteriko leku bat, Estibaliz, sentitzeko, historian zehar gertatutako guztia jakin gabe. Umeek, beraientzako prestatutako materialei esker, pertsonaia historikoen karikatura batzuen bidez eta beraien erreferente partikularrekin, dauzkagun ikonoak interpretatuz (berez, askotan interpretatzeko zailak direnak), sentsazioz beteriko leku honetan barneratuko dira.


Proba ezazu esperientzia hau zure txikiekin eta harrituko zara haien pertsepzioarekin.

E-MAILez erreserbatzeko*

TELeFONOz erreserbatzeko*

*Taldeentzeko tarifak kontsultatu.