BANAKAKO ZEIN TALDEENTZAKO BISITEN BALDINTZA OROKORRAK:

Gure ibilbide eta bisita gidatuetan aipatutako lekuen sarrerak eta gidari espezializatu bat, bisita osoan zehar, dute prezioaren barne. Aipatzen ez diren eraikin edo monumentuen sarrerak ez daude barne, ezta leku ezberdinetara garraioen bidez egin behar diren joan-etorriak. Bisitatu behar diren lekuak, daten, ordutegien eta leku berean, beste ekintzen antolakuntzaren menpe daude.

Aldez aurreko erreserbak beharrezkoak dira eskainitako zerbitzuentzat. Kasuetan, lekuen tokiak baldintzatzen du sarreren kopurua eta batzuetan ukatu beharko diegu sarrera erreserba egin ez direnentzat. Erreserbak 660766383 telefonoa, edo contacto@alavamedieval.com e-mailaren bidez egingo dira. Erreserba eraginkorra izateko, eskaeraren egiaztapena jaso behar da. Bezeroak, egiaztapena jasotzean, data, ordutegia, bisitaren lekua eta ekintzara joan behar diren pertsonen kopurua zuzenak direla baieztatu behar du. Emandako kontaktuez aparte, talde bateko zerbitzua eskatu duen bezeroak telefono zenbaki bat jasoko du, bisitaren egunean gertakizunik egotekotan komunikatu ahal izateko.

Bisiten ordainketa egiteko formula ezberdin eskaintzen ditugu, ekintzaren araberakoak. Banakako bisitetan ordainketa bisita baino lehen egingo da, gidariari sarreraren diru kopurua eskuz emanez. Taldeek erreserbatutako bisitetan ordainketa diru-transferentziaren bidez eta bisita izan baino lehen egingo da. Ordaintzeko beste bide batzuk ere onartzen dira (diruz bisitaren momentuan, edo PayPalen bidez). Posiblea da ere, ekintza bisita egin ondoren ordaintzea, baldintzak erreserba egiterakoan adoztu baldin badira.

Erreserba ezeztu edo aldatu nahi bada, gurekin kontaktuan jarri behar da 660766383 telefonoaren bidez edo contacto@alavamedieval.com e-mailaren bidez aurrerapen nahikoarekin. Banakako zein taldeko bisiten kasuan ez dira aldaketak ezta diruaren itzulera onartuko ekintzaren ordua baino 24 ordu lehenago abisatzen ez bada, derrigorrezko kasuak edo bezeroen erantzunkizuna ez denean salbu.

Bisitetan puntualtasuna beharrezkoa da. Berandu heltzen bada, aldez aurretik abisatu beharko da, erreserba egitean jasotako telefonora deituz. Itxaroanaldi 30 minutu baino gehiago luzatzen bada, bisitaren edukina eta ibilbidea moldatuko da kontratatu den ordutegira moldatuz. Luzatzea posiblea izango da (atzerapena oso luzea izan bada eta gidariak posible badu) 40 euroko errekargu bat ordainduz.

Bisitan gerta daitezken istripuen kasuan, bisitarien zuhurtziarik ezagatik izan badira, erakundea ez da erantzule izango. Onarpen eskubidea ere gordetzen da, ingurumenarekiko, taldearekiko edo gidariarekiko errespetugabeko edo gizabidegabeko jarreren kasuetarako. Kasu horietan bisitari horiei ez zaie bisitaren saria itzuliko.

Ibilbideak bisitari mota guztientzat eskuragarria izatea saiatzen da, baina ez da beti posible. Bisitariek haien egoera bereziei buruz abisatzea komenigarria da, aldez aurretik ibilbidea moldatzeko, ahal den neurrian. Posiblea ez bada, erakundeak informatuko dio bisitariari.

 

Animalia lagunkideen sarreren kasuak, leku bakoitzeko sarreren araudiaren menpe egongo dira. Animaliak lotuta eta kontrolpean egon beharko dira beti. Onarpen eskubidea gordetzen du erakundeak, animaliekin araudia betetzen ez duten bisitarientzako. Kasu horietan ez da bisitaren saria itzuliko.

Argazkiak edo bideoak egin baino lehen bisitariek baimena eskatu beharko dute bisitatzen diren lekuetan.

Banakako bisitetan, kopuru minimoa dagoen kasuetan, bisitak ezeztatu daitezke, minimo hori betetzen ez denean. Erakundeak bisita baino 24 ordu lehenago abisatu beharko die erreserba egin dutenei, bezeroak emandako kontaktuen bidez (e-maila edo telefono mugikorra). Erakundeak bisitaren aldaketa edo ezeztapen eskubidea gordetzen du, bisitariei zentzunezko errazoiak emanez bisita hasi baino lehen.

Ezeztapen kasu hauetan, bezeroek ez badute zerikusirik, balio bereko beste bisita bat jasoko dute, edo sarreraren saria itzuliko zaie. Bisita, erakundearen ardura ez diren kasuengatik aldatu behar bada, ez da aldaketarik egingo eta ez dira sariak itzuliko.

Baldintzak orokor hauek aldatuta izan daitezke edozein momentuan. Bezeroak irakurri beharko ditu zerbitzua ordaindu baino lehen. Gure zerbitzuak erosteak Baldintza Orokor hauen besterik gabe eta erreserbarik gabe onartzea suposatzen du.