ALEGRIA-DULANTZIKO PAISAIA KULTURALA
udako bisita gidatua
OSTIRALERO, UZTAILAREN 15ETIK AURRERA
Ordutegia: 11:00-14:00.
Garraiobidea: norberaren autoa.
Topagunea Henaioko Kastroko aparkalekua da. Ibilbide erdian atsedenaldia egingo da Alegria-Dulantzin. Edukiera-kontuak direla eta, nahitaezkoa da erreserba egitea.
ERRESERBAK
BISITA PRIBATUAK
Ibilbide hau modu pertsonalizatuan eta ordutegi desberdinarekin bisitatu nahi izanez gero, kontsultatu eskuragarritasuna:
GURE E-MAILA
GURE TELEFONO ZENBAKIA
660 766 383
Herri gutxi batzuetan aurki daiteke milaka urteko iragana eta denboran zehar bidaiatzea ahalbidetzen duen ondarea. Bada, hori da Alegria-Dulantzi hiribilduaren eta bere ingurunearen kasua. Izan ere, bertan Burdin Aroko aztarnak, ermita erromanikoak edota Erdi Aroko hiribildu garrantzitsu bat aurkitzeko aukera dago.
Iragan liluragarri hori ezagutzeko, honako bisita gidatua aurkezten dizuegu: Alegria-Dulantziko paisaia kulturala. Hiru orduko ibilbide honetan, Henaioko Kastroan hasiko gara Brontze Aroko eta Burdin Aroko aztarnategi arkeologiko horretan aurkitutako txabolak bisitarekin. Ondoren, Aiarako Andre Mariaren ermitara joango gara, bere jatorrizko elementu ia guztiak osorik gordetzen dituen harribitxi erromanikoa dena. Bukatzeko, Alegria-Dulantziko hiribildua ezagutuko dugu Dulantziko San Martinen eta San Blasen parrokiak erabilita.
IBILBIDEA
- Henaioko Kastroa.
- Aiarako Andre Mariaren ermita.
- Alegria-Dulantzi hiribildua.
- San Blasen parrokia.
IRAUPENA
3 ordu
