ESTIBALIZKO SANTUTEGIA
Euskal erromanikoaren harribitxia
Bisita gidatuak
Estibaliz historiaz beteriko gunea da, Euskadin tradizioa eta arte erromanikorik hoberena batzen dituen lekua.
-
Ekainean: larunbatero (12:00-13:15).
-
Uztailean: 20tik aurrera asteazkenetan euskaraz eta larunbatetan gaztelaniaz (12:00-13:15).
-
Abuztuan: asteazkenero (euskaraz) eta larunbatero (12:00-13:15).
Tarifa: 4€
Interpretazio zentroaren ordutegia
- Larunbatak 11:00etatik 13:30tara (Tarifa: 1€)
- Igandeak 11:00tik 13:30ra (sarrera doan)
- Zentroari buruzko informazio gehiago hemen
E-MAILEZ ERRESERBATZEKO*
TELEFONOZ ERRESERBATZEKO*
660 766 383
Vitoria-Gasteiztik 10 kilometroetara, muino baten goiko partean, euskal erromanikoaren harribitxia dago. XII. mendean eraikia, garai hartako eliza aparta mantentzen da, gaur egun santutegi eta parke naturala bihurtu egin da. Hori gutxi balitz, bertan Arabako zaindaria den Erdi Aroko Estibaliz amabirginaren eskultura dago.
Artea kontuan hartuta, bisitariek iraganera bidaiatzeko aukera aparta dute Estibalizko santutegian. Izan ere, Speciosa ate dotorean, landare eta giza dekorazioa ikusiko dugu, eta elizako hiru abside nagusietan hainbat harburu berezi. Barruan, ordea, ponte ederra eta kapitel interesgarri ugari aurkituko ditugu.
Horrez gain, horren ondoan Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa dugu. Bertako datuak erabiliz gero, gure lurraldearen estilo berezi honen bitxikeriak, aniztasuna, zabalera geografikoa eta ornamentuen aberastasuna hobeto ulertzeko aukera dugu. Araban eta Trebiñon daukagun erromanikoan barneratzeko hasiera punturik honena dago hemen. Hori guztia, ingurunean ditugun basoetatik eta Lautadako beste eliza erromaniko nagusietara heltzeko bideetatik eta basabideetatik paseo batekin osatu daiteke.
Anima zaitez Arabako gunerik zaharrenetariko eta berezienetariko baten misterioak ezagutzera!