AGURAINGO BISITA GIDATUA
IGANDEETAN (ETA UDAN OSTEGUNETAN)
ARABAKO LAUTADAKO TURISMO BULEGOKO BISITAK
- 13:00 Bisita gidatua Agurain/Salvatierran
bisita PRIBATUAk
Bisitak era pertsonalizatuago edota ordutegi ezberdinean izateko, jar zaitezte gurekin harremanetan.
E-MAILez erreserbatzeko
TELeFONOz erreserbatzeko
Araba mailan, Agurain/Salvatierrak bere eboluzio historikoa hobeto kontserbatu duen hiribilduen artean dago. Nahiz eta XVI. mendean sute izugarri bat sufritu, oraindik Erdi Aroko egitura, harresi gehienak eta bisitan zehar ikusten diren hiru tenpluak kontserbatzen ditu: San Joan eta Andra Mariaren eliza gotikoak, eta San Martinen ermita erromanikoa. Azken hori, antzinako Hagurahin herrixkaren arrasto bakarra da. Horrez gain, Aguraingo kaleetatik joango gara errenazimenduko jauregiak, antzinako judutegia, eta olbeak (merkatura joateko arkupeak) ezagutzeko. Horrela, iraganeko eta egungo Agurain/Salvatierra herri dotorearen hainbat aldaketa historiko ikusiko ditugu.
IBILBIDEA
- Udaletxea eta San Martinen ermita erromanikoa.
- San Joan enparantza eta eliza.
- Judutegia.
- Erdi Aroko harresiak eta Alargunen Etxea.
- Kale Nagusia.
- Andra Mariaren eliza. Erronda pasabidearen bisita.
IRAUPENA
Ordu 1 eta 30 min